Daniel Innerarity eta Anika Luján Kongresurako eta Senaturako Geroa Bairen hautagaiek gaur azpimarratu dutenez Geroa Bai “beharrezko botoa da”, beti izan den moduan, “benetako aldaketaren Nafarroa Kongresuan defendatzeko”. “Bi egun baino gutxiago gelditzen dira botoa eskatzeko nerbioak eta desesperazioa alderdi batzuetan agertzen hasi direla ikusi dugu, haien botoa defendatzeko Uxue Barkosen figura erabiltzeraino, eta mundu guztiak dakien moduan, Geroa Baikoa dena”, nabarmendu dute Innerarityk eta Lujánek.
Geroa Bairen hautagaiek ziurtatu dutenez egoera hau “ulergarria da”, koalizioak Madrilen burutu duen lanak “ahots propioa edukitzearen garrantzia eta aldaketaren Nafarroan Kongresuan defendatzearen garrantzia frogatu baitu”. “Kopia eta originalaren artea, zalantzarik gabe originala nahiago dugu”, gaineratu dute.
“2011an gure leloa ‘Badugu Geroa. Tenemos futuro’ izan zen eta Uxue Barkosen eserlekuekin beti gertatu den moduan, bostgarren eta azken eserlekua lortu genuen. Denborak arrazoia eman digu, Geroa Baik badu etorkizuna eta Nafarroak ere hainbeste nahi zen eta egiten ari den aldaketarekin”, baloratu dute Innerarityk eta Lujánek, Madrilera aldaketa hau eramatearen aldeko apustua eginez.
“Rajoy eta PP Mocloatik kendu nahi ditugu. Zalantzarik gabe, Geroa Baik Madrilen hauteskunde blokeoa konpontzeko gehiago lagun dezake, frogatua geratu den moduan, abenduan lortu ez zuten beste indar politikoek baino. Geroa Baik guztion Nafarroa bere onera ekartzeko ari da lanean eta beti frogatu du alderdi politiko guztiekin elkarrizketatzeko eta akordioetara iristeko duen gaitasuna. Besteek ezin dute gauza bera esan eta, zalantzarik gabe, Rajoy kentzeko garrantzitsua da Nafarroan aldaketaren 3 ordezkari egotea. 5 eserlekua jokoan dago eta botoa eskatzen dugu Geroa Baik beti frogatzen duelako aldaketarako beharrezko botoa dela”, azpimarratu dute Innerarityk eta Lujánek.
Geroa Bairen hautagaiek gainera nafar koalizioak ordezkatzen duen politika egiteko modu berria baloratu dute: “pertsonek ez zuten merezi hauteskunde errepikapen baten ardura eta kostua haiengan jartzea, nor bermatzen baitigu ez dela hirugarren hauteskunderik egongo? Política ulertzeko alderdi batzuek duten modua, Madrilen egoitza duten alderdien estrategia pertsonalizatuen edo barne lidergoen menpean, ez zaigu gustatzen, ez da gure estiloa eta ez da politika egiteko gure modua”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.