Innerarity eta Luján: "Geroa Bai Rajoy kentzeko eta Nafarroako aldaketa Madrilera eramateko boto erabilgarria da

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko eka. 21a, 00:00

Daniel Innerarity eta Anika Luján Kongresurako eta Senaturako Geroa Bairen hautagaiek gaur nafar koalizioak ordezkatzen duen boto erabilgarria aldarrikatu dute, “Rajoy kentzeko eta Nafarroan burututako aldaketa Madrilgo erakundeetara eramateko balio baitu”.

“Ni ez naiz ohiko politikaria, bere bizitza osoa hausnarketan eta politika eta demokrazia nola hobetu daitekeenari buruz idazten aritu den norbait, eta orain bere kideek Geroa Bairen Kongresurako zerrendako buru izatea eskatu diotena. Nafarroako hautesleek horrela nahi badute, Madrilera joango naiz politika beste modu batean egin dadin laguntzera”, ziurtatu du Geroa Bairen Kongresurako zerrendaburuak.

Innerarityk Madrilen gobernu bat egon dadin lanean aritzeko konpromisoa hartu du eta bereziki beste modu batean gobernatu dadin: “errespetutik, eredugarritasunetik eta akordio gaitasunetik”. “Funtsezkoa da adostasunetara iristea eta asmo alderdikoiei uko egitea. Beharrezkoa da PP oposiziora pasatzea eta horretarako ez dago beste prozedimendurik gobernu alternatibo bat eratzea ez beste, eta horrek nire boto edukiko du Madrilen banago”, azpimarratu du.

Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak gainera bere zalantzak agertu ditu, “PSOEk gobernu alternatibo bat egiteko adorea edukiko duen eta Podemosek egiten jakingo ote duen ez baitaki”. “Batzuk eta besteak interesatuagoak ikusten ditut bestea nork pasako duen bere borroka partikularrean jendearentzako gobernatzean baino. Datorren eszenario bat datorrelarik, Geroa Bairen eserlekua erabakigarria izango litzateke, ez bakarrik aldaketaren alde balantza makurtzeko, baizik eta ere Nafarroa presidentearen izendapenaren agendan ipintzeko, bai eta legegintzaldi osoan zehar ere”, ziurtatu du.

“Gobernu popularrarekin zerbitzu publikoen, eskubideen eta askatasun indibidualen murrizketekin urteak daramatzagu, hala nola Lan Erreforma, Mozal Legea edo LOMCE Legea bezalako legeekin. Rajoyren gobernuak ere norabiderik gabeko politika ekonomikoa burutu du eta datu guztiek diote irailean murrizketa berriak egongo direla Europako aginduak jarraituz”, nabarmendu du Anika Lujánek.

Senaturako hautagaiak hiritarrek PPren gobernuarekin duten haserrea azpimarratu du, “ustelkeriak hainbeste alditan jotako” alderdia baita, “egoitza enbargatuekin eta arauz kanpoko balizko finantzaketagatik ikertua”. “Badakigu jendea nekaturik dagoela, askok ez dutela ulertzen nola joan behar dugun berriro bozkatzera, bai eta ere frustraturik daudela aldaketaren indarrak ez direlako hautagaitza bateratu batean joan hauteskundeetara. Hala ere, gure ustez bozkatzera joan behar dugu Rajoy kentzeko eta Nafarroan urtebete burutu zen aldaketa Madrilgo erakundeetara eramateko eta hori posible izateko bermerik handiena aldaketa horren buru dagoena da, Geroa Bai alegia”, azpimarratu du Lujánek.

Lujánek baloratu duenez inkestek oso boto portzentaje aldakorra ari dute ematen eta ziurtatu du indar politikoek “abenduan ematen zituzten boto erabilgarriaren gaineko mezu berberak” ematen ari dituztela. “Logika horrekin, zertarako balio izan zuen abenduan PSN, Podemos edo UPN bozkatzea? Orain beste hauteskunde kanpaina bat egiteko balio izan zuen”, ziurtatu du.

Senaturako hautagaiak azpimarratu duenez “Geroa Bai erabilgarria da akordioetara iristeko eta elkarrizketan aritzeko gaitasun handiena duena delako, orain urtebete Nafarroan egin genuen moduan”. “Geroa Bai, Madrilen bere kudeaketa eta esperientziarekin, Nafarroaren ahotsa izateagatik nabarmendu da. Hilabete hauetan Madrilen ahots nafar hori tokialdatu egin da, hautatutako ordezkariak estatu mailako taldeetan disolbatu baitira. Nafarroa ezin da datorren legegintzaldian agenda politikotik desagertu”, amaitu du. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!