Daniel Innerarityren aldeko Plataforma Hiritarrak ekitaldi bat antolatu du Iruñean Geroa Baiko hautagaiarekin eta Ignacio Sánchez Cuenca politologoarekin. ‘Elkarrizketak: Intelektualen lotsagabekeriari buruz’ izenburupean, hitzaldia Calderería Aretoan izango da bihar 19.30ean, publikoari sarrera irekiarekin.
Ignacio Sánchez-Cuenca politologoa eta Madrilgo Carlos III Unibertsitateko irakaslea da. Komunikabide ezberdinetan hartu du parte, hala noa El Pais, CTXT edo InfoLibre, eta liburu ugariren egilea da, ‘La impotencia democrática. Sobre la crisis política española’ edo ‘La desfachatez intelectual’ adibidez.
Daniel Innerarityren aldeko plataforma hiritarra, filosofoa Geroa Bairen zerrendaburu izango zela iragarri zenean jaio zen. Plataformak, talde hiritar, zeharkakoa eta estatu mailakoa moduan definitzen dena, ziurtatzen du Innerarityk “politikaren dimentsio etikoa ulertzen lagundu digula, aurreiritzirik gabe pentsarazi digu eta zalantza edukitzen irakatsi digu”.
“Orain hauteskundeetara aurkeztea erabaki du: Nafarroan, bere herrialdean; Geroa Bairekin, bere alderdiarekin. Eta irakurtzen dugun, jarraitzen dugun eta miresten dugun pertsonak ez gara besoak gurutzaturik geratuko”, azpimarratzen du. Plataformak ekitaldi gehiago antolatuko ditu datozen asteetan hitzaldi formatu honekin, Innerarityren Kongresurako hautagaitza babesten duten pertsonek parte hartuko dutelarik.
Ekitaldi hau plataformak egiten ari duen kanpainaren baitan Nafarroan egiten duen hirugarrena da, Ernest Maragall ERCko diputatuaren eta Manuel Cruz PSCko Kongresurako bigarrenaren bisiten ondoren. Gainera #InnerarityalCongreso traolarekin sare sozialetan kanpaina egiten ari dira ere.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.