Kongresurako Geroa Baiko hautagai Daniel Innerarity sozialisten buru Pedro Sánchezi zuzendu zaio, gaur Iruñean kanpaina egiten baitago, ekainaren 26 ondoren bere paktu borondateari buruz galdetzeko. “Nafarroan hautesle sozialistek gehiegi sufritu dute jada, bi alditan ikusi dute frustraturik haien aldaketa nahia eta, orain, badirudi hemen aurretik gertatutakoa errepikatuko dutela Espainiako Gobernuan”, azpimarratu du.
“Pedro Sánchezek lehen bait lehen argitu beharra du bere apustua gobernu aurrerakoia, indar aurrerakoi eta periferikoen artekoa den, edota hala jardunez edo ezer ez eginagatik Mariano Rajoy gobernatzen utziko duen”, adierazi du Geroa Bairen hautagaiak, ziurtatuz tamalgarria dela PSOE “bere espazio naturala ez den bat okupatzen ikustea”. “Naturaren aurkakoa da Nafarroan ia beti oposizioaren tripartitoaren blokean egotea: PSN-PP-UPN. Ikusiko dugu orain zer egiten duten Madrilen”, gaineratu du.
Bere aldetik, Koldo Martínez Geroa Bairen Kongresurako zerrendan bigarrenak ziurtatu du Geroa Baik defendatzen duen biraketa soziala pertsona guztientzako kalitatezko osasungintza publikoan oinarritzen dela. “UPN eta PPren biraketa antisozialaren zedarri nagusienetako bat 16/2012 dekretua izan da, hiritarren sektore bat osasungintza arretatik kanpo utzi baitu”, azpimarratu du Martínezek, dekretu hau bertan behera uzteko bere konpromisoa agertuz.
Geroa Bairen Kongresurako zerrendako bigarrenak azken sei hilabeteetan Madrileko ordezkarien ekimen eza kritikatu du, “Nafarroan osasungintza arloan aurrera egin dugun bitartean, LEP onartuz, Osasun Sexual eta Ugalketarako Dekretuaren idazketa, erakunde pribatuekin hitzarmen zehatzetan aurrezpena, zentro pribatuekin kontratuetan arrazionalizazioa, larrialdi zerbitzuaren birmoldaketa edo osasungintza garraiorako lan mahai baten sorrera”. “Geroa Bairen helburua osasungintza politika guztien erdian jartzea da, zeharkako afera baita eta departamentu guztiei dagokie. Horretan gaude lanean”, amaitu du Martínezek.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.