Anika Lujánek esan duenez Senatua “hauteskundeetako ahaztu nagusia da” eta azaldu jende askok nola bozkatu behar den zalantzak dituela oraindik: “Zerrenda irekiak zer diren ez dakigu, hiru gurutze egin behar direla… Hau zeozer gaizki egin dugunaren sintoma da eta azaltzeko beharra dago”.
Senaturako Geroa Bairen hautagaiak ziurtatu du ezagutza eza dagoen arren “ez dugula ahaztu behar Senatuak duen garrantzia sakontasun handiko gaiak aurrerak ateratzeko, hala nola Konstituzioaren erreforma”. “Senatua aldatu beharra dagoela esaten da, bai eta desagertu beharko lukeela. Senatuaren erreformak eztabaida sakona behar du baina argi dagoena da eztabaida horretarako baldintzak egoteko PPren gehiengo osoarekin hitz egin behar dela”, ziurtatu du Lujánek.
Zentzu honetan, hautagaiak azaldu du Geroa Bairen bi helburuak, ganbera horretan PPren gehiengo osoarekin amaitzea eta Senatura Nafarroako aldaketaren indarren hiru ordezkari eramatea direla. Orain, alderdi interesengatik eta bere jatorria beti Nafarroan ez duten irizpideengatik posible izan ez den arren, guk berdina esaten jarraitzen dugu”, ziurtatu du Lujánek, gaineratuz zehazki horregatik aurkeztu duela koalizioak hautagai bakarra hautagaitzan.
“Pertsona bakarra aurkezten dugu eta Senaturako aldaketaren indarren beste bi zerrendaburuentzat eskatzen dugu botoa. Apustu ausarta eta eskuzabala da, gure aldaketarekiko konpromiso serioa agertuz, konpromiso serio bat ezin baita hitzetan eta asmoetan bakarrik gelditu”, amaitu du Lujánek.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.