Innerarityk eta Lujanek Nafarroaren agenda politikoa Madrilen ez erabakitzearen alde egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko abe. 6a, 00:00

Daniel Innerarity eta Anika Luján Kongresurako eta Senaturako Geroa Bairen hautagaiek deitoratu dute Nafarroako agenda politikoa geroz eta gehiago Madrilen erabakitzen dela. “Lau aldeko debateak, bihar izango dena bezalakoak, beste aukera batzuekin identifikatu diren nafar hautesleen %20 baztertzen dute. Kontraesana da, bestaldetik, goraka doan gizartearen aniztasuna goraipatzea, bipartidismoan eta politika zaharrean ohikoak diren bazterketa eta ikusezintasunaren mekanismo berdinak jarduten diren bitartean”, azpimarratu dute Innerarityk eta Lujanek.

Kongresurako eta Senaturako Geroa Bairen hautagaiek ziurtatu dute bizitza politikoan orokorrean eta kanpainetan zehazki, “geroz eta erabakigarriagoak direla Madrilgo telebistetan ekitaldiak, batzuek besteek baino sartze handiago dutenak, hauteskunde desabantaila argia agertuz”. “Non dago Nafarroa honetan guztian? Gizarte baten mendekotasuna bere informazio iturrien eta eztabaida esparruen lagatzearekin hasten da, besteek zure agendan agintzen uztean jarraitzen du eta berea denaren, bere nortasunaren eta bere autogobernuaren defentsa eragozten duten beste interesen menpe dauden alderdi batzuekin amaitzen da”, adierazi du.

Innerarityk eta Lujánek azaldu dute Nafarroa Madrileko agenda politikotik kanpo egotearen adibideetako bat alderdi handien hauteskunde karteletan dagoela, “Nafarroari lotuta dagoen inor ez baita agertzen, Bardeetako tiro eremuaren egungo epea luzatu zuen generala ezik, orain Podemosen Almeriako hautagaia dena”.

Geroa Bairen hautagaiek gogorarazi dute “Ebrotik behera gerta daitekeena dela eta Nafarroaren mendekotasun horregatik, PSNk bitan egin zion kale Aldaketaren hitzorduari eta, Iglesiasek orain aberria deitzen dionari mendekotasun horregatik, Podemosek hautagaitza bateratuari uko egin ziola”.

“Inposatu nahi diguten sinplifikazio honek Nafarroaren ahotsa Madrilen ia ez entzutea dakar, ordezkatzen gaituztenok desagertuta egon baitira bateratze eta mareetan, batzuk tauromakiari buruz hizketan eta beste batzuk ministerioen banatzearen eszenifikatzean desagerturik”, baloratu dute Kongresurako eta Senaturako Geroa Baiko hautagaiek.

Zentzu honetan, Nafarroak Madrilen pisu politikoa irabaztearen aldeko apustua egin dute eta datorren legegintzaldian “Uxue Barkosen ahotsa bezain beste” entzungo den ahots bat egotearen alde ere, Nafarroaren eta autogobernuaren interesak defendatuz. “Eginkizun hau hoberen burutu dezakeena Geroa Bai bezalako alderdi bat da, bere erabakitze zentroa Nafarroan baitu eta ez baitago edozein motako operazioen menpe”, ziurtatu dute Innerarityk eta Lujánek, gaineratuz garrantzitsua dela Nafarroako interesak “bai datorren gobernuaren eratze prozesuan bai eta legegintzaldian zehar ere entzunaraztea”.

“Ziur al gaude Nafarroak pisu politikoa eta legegintzaldian egiten dena baldintzatzeko gaitasuna edukiko duela bere ordezkaritza hemendik oso urrun erabakitzen diren indar eta estrategien menpe badaude?”, galdegin dute Innerarityk eta Lujánek, nafarrak ohartaraziz “bazterreko komunitate bat bezala berriro ere tratatuak izateko arriskuan gaudela eta, adibidez, Nafarroako inbertsioen maila rankingean Ceuta eta Melillaren pare egotea berriro”. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!