Innerarity: “Helburua ez da hemizikloa pentsalariz betetzea, baina oraingoa politika-ikuskizuna egiten duten aktoreak dira”

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko mai. 23a, 00:00

Filosofia Politiko eta Sozialeko Katedradun eta Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak Cadena Ser-eko ‘Hoy por Hoy’ irratsaioko solasaldian esan duenez, kultura politiko berria beharrezkoa da, akordioetara iristeko gaitasunean fokatuz.

Daniel Innerarity, Filosofia Sozial eta Politikorako katedraduna eta Kongresurako Geroa Bairen hautagaia ‘Hoy por Hoy’eko solasaldian egon da, Pepa Buenok Cadena Ser-en zuzendua, Manuel Cruz Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia katedradun eta PSCren aldetik Kongresurako bigarren hautagaiarekin.

“Dezepzio handia dago hilabete hauetan zehar negoziaketak nola kudeatu diren eta gobernua eratzeko aukeraren gainean”, baloratu du Innerarityk, kritikatuz “berri eta zaharren” erruz, LOMCE, Lan Erreforma edo Mozal Legea bezalako legeek indarrean dirautela, milaka hiritarrek duten babesgabetasun sozial egoera larrituz horrela”

“Jendea garrasika ari da politikagintza egiteko beste modu baten eske, ezkutuko eskaera bat dago eta batzuetan aiherga eta interes eza moduan artikulatu daiteke, baina politikagintzaren ohiko bizioak dira, bai alderdi berrietan bai zaharretan ere”, azpimarratu du Innerarityk. Kongresurako Geroa Bairen hautagaiaren arabera, Ciudadanos-PSOE paktua “hauteskunde berri batzuen aurrean posizioa hartzera zegoen bideratuagoa, gobernatzera baino”. “Bitartean, hemizikloaren gainontzekoak marra gorriak jarri eta presidenteordetzarako edo EAOeko zuzendaritzarako postuak eskatu besterik ez du egin”. “Honek ez du elkarrizketarekin eta hain beharrezkoa dugun politika egiteko beste modu batekin ezer ikustekorik “, gaineratu du.

Egoera honen aurrean, Innerarityk Nafarroan maiatzeko azken hauteskundeen ondoren posible izan zen aldaketa aldarrikatu du, orduan UPNren gobernuen 20 urterekin amaitu baitzen “oso indar ezberdinek, Uxue Barkos buru zuen ardura eta esfortzu ariketa batean, neurri larriak eta garrantzia sozial handikoak egin ahal izateko Programa Akordio bat lortu zutenari” esker. “Edo politika egiteko modua aldatzen dugu kultura politiko berri baten alde eginez, edo jendea guregandik geroz eta gehiago urrunduko da. Kontserbadoreena adostasun eza da. Egoera hau aldatzeko modu bakarra akordioen arabera da, bere nahietako asko neberan utziarazten dizkiguten akordio batzuk. Ulertu beharra dugu ideia edo uste propioetan tinkotasuna elkarrizketarekin bateragarria dela”, azpimarratu du.

Filosofia Diputatuen Kongresura eraman dezakeena dela eta, Geroa Baiko hautagaiak nabarmendu du “helburua ez dela hemizikloa pentsalariz betetzea, baina ez ere aktorez”. “Eta orain Parlamentua aktorez beteta dago, haien desadostasunak antzezten egon diren eta politika-ikuskizuna egin duten pertsonak, epe motzean oso fokaturik”, ondorioztatu du. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!