Baztango Geroa Baik ez du Aroztegiaren gaineko herri galdeketan parte hartu

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko mai. 20a, 00:00

Baztango Geroa Baik ez du Aroztegia proiektuaren gaineko herri galdeketa onartzeko bozketan parte hartu, iritzi baitu baztandarrengan itxaropen faltsuak eta frustrazioa sor dezakeela, galdeketa agian ez baita legezkoa eta justiziak ere Batzar Nagusira erantzukizunak eskatu baitioke etorkizunean.

“Baztandarren borondatea entzuteko prest gaude eta egongo gara beti, hala agertzen baita, gizarte demokratiko guztietan bezala, ordezkariak hautatzen diren bozketetan, batzarretan edo gai anitzen inguruko galdeketa zehatzetan, baina demokraziak ere bere arauak eta funtzionamendu irizpideak ditu eta horiek betetzera behartuta gaude”, adierazi du udal taldeak.

Baztango Geroa Baik gogorarazi du Baztango Udaleko Udalbatzak Aroztegiaren gaineko galdeketa egitea 2011ko abuztuaren 25ean atzera bota zuela EH Bildurekin botoekin. “Uste dugu orain ezin dela indarrean dagoen araudiaren arabera egindako proiektu bat geldiarazi, eta gure energia proiektu honekin aurkezten diren aukera eta erronkak analizatzeko erabili behar dugula deritzogu, hala nola herriko merkatarientzako laguntza neurriak edo ekimen pribatu honek sor ditzakeen enpleguak eskuratzeko formakuntza ikastaroak”, azpimarratu du.

Udal taldeak ziurtatu duenez Udaleko idazkariaren txostenak galdeketa abalatu eta Bailarako Batzorde Nagusiko Ordenantzetan erakunde honen eginkizun zehatzak agertzen direla ahazten du, eta ez duela hirigintza arloan eskumenik. “Txostenaren arabera posible da galdeketa egitea Batzar Nagusia Baztan Bailarako botere publiko bat delako. Bake Epailea ere hala da. Horrek esan nahi al du Bake Epaileak hirigintzari buruzko herri galdeketa egin dezakeela?”, galdegin du koalizioak.

Baztango Geroa Baik bere harridura agertu du deialdi hau tramitatu den moduagatik, aurretik inongo batzordean tratatu gabe, Baztorde Nagusian ohikoa den moduan. “Harritzekoa da ere bozketan mahaietan behin eta berriro eta publikoki proiektu honen aurka egon diren pertsonek parte hartzea. Inor ezin da epaile eta parte izan aldi berean”, adierazi du udal taldeak, azpimarratuz ez dakiela galdeketa deitzen dutenek lotesletzat joko duten eta ondorio administratiborik edukiko duen.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!