Eguesibarreko Geroa Baik ziurtatu du PSN-k modu interesatuan nahasten dituela Udaleko enplegu deialdi ezberdinak

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko urr. 5a, 00:00

Eguesibarreko Geroa Bairen iritziz Udalean PSNren zinegotzi Mikel Bezunarteak modu interesatuan eta berariaz nahasten ditu bailarako Udalaren enplegu deialdi ezberdinak.

Koalizioak argitu du zerbitzu anitzerako bi langileen kontratazioak deialdi bidez egiten direla, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko langabetuen kontratatzerako Toki Korporazioentzako Diru-laguntzak jaso ahal izateko, baina Udalak inoiz ez du diru-laguntza honekin Enplegu Sozial Babestuko pertsonarik kontratatu.

PSNk erreferentzia egiten dion deialdian, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari baldintza sorta bat betetzen duten hautagai zerrenda bat eskatzen zaio. Hau erabat legezkoa den arau bat da administraritzan langileria sartzeko. Zerrenda honekin, hautaketa legal prozedimendua hasten da. Zerbitzu anitzen nagusiak, zerbitzu bereko ofizial bat, langileen ordezkari bat, idazkaria eta langileria berregituratzeko zinegotzi delegatuak osatzen duten epaimahaia eratzen da.

Behin epaimahaia eratu denean, espezialistek azterketa lantzen dute, test erakoa, eta hautagaiek egin beharreko proba praktikoak zehazten dituzte. Azterketa teorikoa plika sistema bidez egiten da eta automatikoki zuzentzen da INAPen bitartez. Behin azterketa teorikoa egin denean eta deialdia egin ondoren, proba praktikoak egiten dira eta epaimahaiko espezialistak diren pertsonek bakarrik ebaluatzen dituzte.

Behin proba guztiak zuzentzen direnean, puntuazio handiena duten hautagaien kontratatzea egiten da. Kontratazio horiek Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren diru-laguntza dute, deialdiaren oinarriek zehazten duten eperako.

Diru-laguntza duen kontratatze epea amaitu denean zerbitzuen beharren araberako kontratatzea egiten da zerrendako lehen bi hautagaiekin, kontratatzerako unean Udalean dagoen zerrenda aktibo bakarra alegia.

Une horretan Udalak zituen beharrak, beste batzuen artean, larunbat goizetan ikastetxe publikoa irekitzea, kaleen garbiketa edo ekitaldi ugariri arreta ematea ziren.

“Kontratatzeko ohiko prozedimendua jarraitzen ez duen Babestutako Enplegu Soziala bezalako deialdiak, ohikoa jarraitzen duten beste batzuekin era interesatuan nahastea, herritarrak intentzio txarrarekin nahastea da edo hitz egiten ari denaren gaineko ezagutza eza erakusten du”, azpimarratu du Eguesibarreko Geroa Baik. “Udal talde honen aburuz obskurantismo salaketek ez dute oinarririk Udal honek dituen jardunbideak direla eta”, gaineratu du.

Zentzu honetan, koalizioak azaldu du Eguesibar Bailarako Udala aitzindaria izan dela hautaketa prozesuetan proba subjektiboak kentzen, hala nola elkarrizketa pertsonalak, eta kanpoko pertsonal teknikoaren partaidetza ezarri du hautaketa epaimahaietan prozesuari gardentasun eta kontrol handiagoa emateko. “Beharrezkoak diren espediente guztiak erakusteko prest gaude”

Eguesibarreko Geroa Bairentzat, “balizko ustelkeria kasuen eta udalak herritarrei eskaintzen dizkion zerbitzuak hobetzeko erabat legezkoak diren administraritza prozesuen artean paralelismoak egiten saiatzea iritzi publikoa manipulatzea da”.

“Ulergaitza da aurrekanpainan sartu nahi izatea kudeaketa garbi bat erasotuz, nahiz eta hein batean ulertu Geroa Bairen politika garbiak erasotzeko PSNren beharra, UPN gobernua ez baitu urte luzez debalde sostengatu, Nafarroako Kutxarena bezalako ikerketa batzordeak galaraziz edo ospitaleetako sukaldeen pribatizazioan ezer egin gabe egonez. Hau da PSNk jardun duen gardentasuna”, amaitu du koalizioaren udal taldeak. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!