Geroa Baik UPN eta PP-k nafar herritarren eskubideak murrizteko duten obsesioa deitoratu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko urr. 5a, 00:00

Geroa Baik, UPNk eta PPk datozen hauteskunde orokorretarako itunaren sinatzean Konstituzioaren Laugarren Xedapen Iragankorra kentzeko konpromisoa berritu dutela kritikatu du, berriro ere ke gortina baita zentralismoa eta PPk eta Mariano Rajoyren Gobernuak legegintzaldi guzti honetan zehar egindako foru autogobernuaren murrizketa ezkutatzeko.

Koalizioaren aburuz, “tristea eta esanguratsua da UPN eta PPk Laugaren Xedapenaren deuseztatuz Nafarroako herritarren eskubideak murriztearekin bandera egitea, berriro ere nafar herritargoak bere etorkizuna erabakitzeari beldurra diotela agertuz”.

Geroa Baik nahitaezkoa deritzo jada zaharkiturik dagoen konstituzioa aldatzea baina inoiz ez Nafarroako eskubideak murriztea, handitzea bai ordea. Zentzu honetan, koalizioak adierazi du esanguratsua dela “Rajoyk kazetarien galderarik ez onartzea ez eta bere Gobernuak elegitea jarri dien 17 legeei buruz hitz egin nahi ez izatea ere”.

Azkenik, Geroa Baik azpimarratu du politikan fronteetatik ihes egin behar dela eta UPN, oraingo honetan PPren eskutik, “nazionalista eta jakobinoen” aurkako dike moduan agertu dela. Geroa Baik iragarri du orain arte bezala Nafarroaren alde lanean jarraituko duela eta inor kriminalizatu gabe. UPN gizartea hiritar on eta txarren artean zatitzen obsesionaturik jarraitzen du eta guk egin beharrekoa, hiritar guztien onuran politika barneratzaileen alde lan egitea da”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!