Geroa Baik Rajoyri 17 Foru Legeren aurkako helegiteak kenu ditzan eskatu dio

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko urr. 5a, 00:00

Geroa Baik Mariano Rajoyri eskatu dio, Iruñera etorri baita UPNrekin hauteskunde ekitaldi batera bi alderdiak datozen hauteskundeetara elkarrekin joateko ituna sinatzeko, 17 foru legeren aurka mantentzen dituen 17 helegiteak ken ditzan, “Nafarroako Parlamentuko gehiengotik eratorritako legeak, eta hortaz, nafar herritargoaren ordezkarietatik”.

Koalizioak azpimarratu duenez PPren Exekutiboak , “arrabola eta berzentralizatze” legegintzaldi baten ondoren, azken unera arte ekin dio, jardunean egon arren, Nafarroako autogobernua eta foru Parlamentutik eratortzen den subiranotasuna erasotzeari.

“PPren legegintzaldi honetatik egiten dugun balantzea, hiritarren eskubideak murriztu diren legegintzaldia izateaz gain eta non gizarte politiketan atzera pausoa egon den, autogobernuari eta foru erregimenari errespetu izpirik egon ez den legegintzaldia izan dena da”, baloratu du Geroa Baik, gaineratuz “UPNk azaldu beharko duela zein den Nafarroako autogobernuaren bere defentsa NFEBHLOan aitortzen diren eskumenak bere egiteko gai izan ez bada eta 17 foru legeren aurka egiten duen alderdi batekin koalizioa egiten badu”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!