Geroa Baik berriro esan du garrantzitsua dela aldaketaren indarrak hautagaitza bateratu batean elkarrekin joatea datozen hauteskunde orokorretara, Estatuan aldaketa laguntzeko aukerarik onena iritzi baitu. “Helburua, ekainean 3 diputatu eta senatari lortzea da hautagaitza bozkatuena izateaz gain, Estatuko gobernuan gizarteak hainbeste espero duen aldaketa lagunduz horrela”, azpimarratu du koalizioak.
Geroa Baik nabarmendu duenez posible izan bada mareen sortzea eta alderdi aurrerakoi eta aldaketazaleen batzea Estatuko beste tokietan, hots Valentzian, Galizian edo Katalunian, ez du ulertzen zergatik ez den posible Nafarroan. “Ez dugu ulertzen zergatik Nafarroan, non juxtu aldaketaren alderdiek sostengatzen duten Gobernua eta non argien egin zen aldaketaren aldeko marea hau, ez den posible hautagaitza bateratu bat sortzea Estatuan aldaketa posible izan dadin lan egiteko”, azpimarratu du.
Geroa Baik gainera esan du, modu honetan, Nafarroak ahots propioa izango lukeela Kongresuan eta Senatuan eta, horregatik, ziurtatu du oso garrantzitsua dela hautagaitza hau Nafarroan eta Nafarroarentzat sortzea, baina estatuko Gobernuan aldaketaren aldeko konpromiso tinkoa hartzea ere.
Koalizioak, alkateek, hautetsiek eta herritarrek eskatzen duten aukera honen inguruan eztabaidatzeko bilera egitea eskatu die aldaketaren gainontzeko alderdiei.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.