Geroa Baik balioetsi du Foru Gobernuak "UPN-k LEP-rekin egindako kudeaketa penagarri eta elektoralistari" amaiera ematea

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko api. 5a, 00:00

Geroa Baik positiboki balioetsi du Nafarroak eta Estatuak erdietsi duten akordioa 2013, 2014 eta 2015 urteentzako Lan Eskaintza Publikoaren aurka jarritako helegiteak erretiratzeko, Hezkuntza, Osasungintza eta Nukleo Administraritzan  378 plaza hain zuzen ere, horrela “UPNk LEPren plazekin egin zuen kudeaketa penagarri eta elektoralistari” amaiera ematen zaiola iritzi baitu. 

Koalizioak gogorarazi du Javier Esparza izan zela, ateraldi elektoralista batean,  lan publiko deialdia epez kanpo iragarri zuena eta UPNk 91 plaza erregistratu zituela foru Administraritzaren aurka Estatuaren helegitea eraginez, foru hauteskundeak gertu baitzeuden. “LEPetarako prestatu eta ikasten duten ehundaka pertsonen ilusioak ezin dira politikoki erabili ez eta haiekin jolastu”, azpimarratu du koalizioak.

Geroa Baik gainera nabarmendu du 91 plaza direla hain zuzen ere orain akordio honetan erretiratu beharrekoak, eta oso positiboki baloratu du foru Exekutiboaren akordio eta elkarrizketa ahalmena, hari esker egungo Nafarroako Gobernuak hasieratik aurreikusitako suhiltzaileen berritze tasak (30 plaza) mantendu ahal izan direlarik.

“Helegite hauek erretiratu ondoren, Osasungintza eta Nukleo Administraritzarako LEP berrietan lanean hasteko unea da, administraritza orok lan egin beharko lukeen segurtasun juridikoarekin eta jarrera alderdikoiak alde batera utziz, UPNren aurreko gobernuak egin ez bezala”, amaitu du Geroa Baik. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!