Geroa Baik deitoratu du EiTBk Nafarroan emititzeari utzi behar izatea, pasa den astean, gai hau dela eta UPNren Gobernuak Industria Ministerioan salaketa jarri zuela eta botere eskualdatzean egungo Nafarroako Gobernuari ez ziola jakinarazi ezagutu ondoren.
“Nafarrek haien telebistetan sintonizatzeko aukera bat gutxiago edukitzea eragin du UPNren sektakeriak. Inork ez ditu hiritarrak behartzen kate jakin bat edo bestea ikustera, aukera hori ikuslearen beraren aukera askatasunean baitago. Horregatik, ez dugu ulertzen zergatik tematu den UPN hiritarren askatasunak murrizten”, azpimarratu du koalizioak.
Geroa Baik gogorarazi du Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuraren gehiengoak, eta hortaz hiritargoarenak ere, ugaritan adierazi duela EiTB Foru Komunitatean ikustea ahalbidetzeko bere borondatea, urte luzez UPNk jarritako eragozpenen ondoren. “Berriro ere UPNk agertu du nafarren gehiengoaren borondatearen aurka dagoela eta horrelako gaiekin elkar aurka jartzea besterik ez duela bilatzen, Nafarroaren aniztasuna aitortu ordez”, ziurtatu du koalizioak.
Geroa Baik gainera iragarri du presentzia duen Udaletan mozioak aurkeztuko dituela Industria Ministerioari eskatuz EiTBren aurkako espediente berreslea erretira dezan eta Nafarroan LTDeko bere lau kateak ikustea ahalbidetzea; eta Nafarroako Gobernuari eta EAEkoari eskatzeko, hiritarrek eskatzen duten bezala, ahalik eta denbora motzenean seinalea berrezartzeko tramiteekin jarraitzea”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.