Geroa Baik aldaketaren indarren hautagaitza bateratu baten aldeko apustua egin du Nafarroako aldaketa sozial eta zeharkakoa Kongresura eta Senatura eramateko

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko api. 30a, 00:00

Geroa Baik batzarra egin du gaur koalizioaren militantzia eta herriguneen (tokiko batzordeak) iritzia ezagutzeko estatuan ireki berri den hauteskunde egoera dela eta, aldaketaren indarren hautagaitza bateratuaren aldeko apustua agertuz Nafarroan eman den aldaketa sozial eta zeharkakoa Kongresura eta Senatura eramateko.

Azken bi asteetan zehar, koalizioaren herriguneak gai honen inguruan eztabaidatzen egon dira eta gaurko bileran horietako bakoitzak duen jarrera iragarri dute datozen hauteskunde orokorretara joateko formula hoberena zein den iragarriz.

Batzorde Iraunkorrak koalizioak beste indar ezberdinekin eduki dituen kontaktu ezberdinak eman ditu aditzera eta estatu mailan azken hilabeteetan gertatutakoaren inguruko solasaldi aberasgarria eman da ere. Zentzu honetan, hautagaitza bateratu bat ekainean zerrenda bozkatuena izatearen aukera ireki da eta Geroa Baik bere aldetik dena jarriko du aukera hori ahalbidetzeko. Garrantzitsua da hautagaitza hori Nafarroatik eta Nafarroarentzat jaiotzea baina era tinkoan estatuko Gobernuan aldaketaren aldeko konpromisoa hartuz.

Halaber, Geroa Bairen iritziz denbora gutxi dago balizko hautagaitza bateratu bat negoziatzeko, horregatik gainontzeko indar politikoak premiatu ditu ahalik eta azkarren erantzun diezaioten proposamenari. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!