Koldo Martínez: "UPN-rena konspiranoiaren Kongresua izan da; ez dituzte politika berriak berreskuratu nahi, besaulkiak baizik"

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko api. 26a, 00:00

Geroa Bairen parlamentuko eledun Koldo Martínezek deitoratu du Javier Esparzak esan izana, egungo Exekutiboa dela eta, “Nafarroa desagertzen ari dela edo euskara eta ikurrinaren inposaketa ematen ari dela, Aznarren ildo berdintsutik”, horregatik ziurtatu du UPNren kongresua “konspiranoiaren kongresua izan dela”. Martínezek gaitzetsi duenez, “garrantzia emango balio bezala”, erregionalista “armekin edo armarik gabe” adierazpena erabiltzeraino iritsi da, “gehiegizkoa” iruditu zaiolarik Martínezik hori. Eledunak kritikatu duenez “UPNk ez ditu politika egiteko modu berriak berreskuratu nahi, baizik eta, bere hitz propioen arabera, Gobernua berreskuratu; hau da, besaulkiak berreskuratu”. Horregatik, ziurtatu du “hori gertatu aurretik urte asko pasatzea” espero duela.

Bestalde, funtzionarioei aparteko ordainsariaren inguruan PPk egindako iragarpena dela eta, neurria hauteskundekoia dela esan du bai eta ziurtatu ordaintze iragarpen hori bera “abenduaren 20ko hauteskundeen aurretik egin zuela ere”. Geroa Bairen iritziz, PPk funtzionariak “hauteskunde txotxongiloak bailitzan erabiltzen ditu, lehenik abenduan eta orain berriro, eurek beraiek kendu zuten eta 2015eko abenduan ere ordainduko zutela zioten ordainsari baten ordaintzea hitz emanez. Hori guztia, bai Estatutik bai eta Europatik ere iristen zaizkungun espainiar ekonomiaren datuak oso onak ez diren une batean”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!