Geroa Baik neurrigabetzat jo ditu goizean zehar Burlatan eta Iruñean jazotako atxiloketak, dirudienez “tortura salatzen duen mural batean Segurtasun Indar eta Kidegoei kalumniak direla eta” salatutako pertsonak.
Koalizioak ohartarazi duenez nahikoa litzateke murala egitea egozten zaien pertsonei zitazio bat egitearekin, balizko delitu hauen aurrean egiten den moduan.
Halaber, Geroa Baik gogorarazi du europar auzitegietatik bai eta Nazioarteko Amnistia bezalako elkarteetatik, besteak beste, torturaren aurkako neurri eta protokoloak ezartzea eskatu zaiola Espainiar Estatuari, eta jarduera horrekiko bere gaitzespen osoa adierazi du.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.