Jokin Castiella: "Ez da jarduera insolidarioagorik ondarea ezkutatzeko paradisu-fiskalak erabiltzea baino"

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko abe. 4a, 00:00

Geroa Baiko parlamentari Jokin Castiellak ziurtatu duenez "ongizatea eta sistemaren jasangarritasuna laguntzea, zintzotasunez, laburbiderik gabe, pertsona guztien betebeharra da". Castiella deitoratu du "Falciani zerrendarekin gertatu zen moduan, berriro ere politikari, enpresari eta pertsonalitate ugari agertu izana baliabide hauek erabiliz Ogasunari dirua ezkutatzeko", Panamako paradisu-fiskalaren filtrazioa dela eta. 

Gainera, esan du "legezkotasuna zalantzan duten jarduerak direla eta edozein kasutan etikarik gabeak, hare gehiago familia askok gaizki pasatzen ari duten garai hauetan, txirotasun eta baztertze sozial arrisku egoeran dauden pertsona asko utzi baititu krisialdi honek eta bere eraginak oraindik dirau".

Castiellak errepikatu duenez "funtsezkoa da arduraren eta elkartasunaren balioak sustatzea, halakoak garen heinean, baliabide gehiago edukiko baititugu zerbitzu publikoak hobetzeko edo behartsuenen laguntza sozialetarako". Zentzu horretan, gaineratu du, "horren adibide da Nafarroan errenta bermatuaren onarpena". 

Horregatik, parlamentariak ahozko galdera bat erregistratu du jakiteko zer informazio duen Nafarroako Gobernuak Panaman eta beste paradisu-fiskaletan balizko nafar zergapekorik ote dagoen.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!