Geroa Baik Maroko Mendebaldeko Saharan egindako probokazioak salatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko mai. 4a, 00:00

Aurki jazotako Mohamed VI eta Ban Ki Moonen arteko eztabaida Saharan okupazio egoera dela eta eskualdea berriro tenkatu du. Agintari marokoarren probokazioak geroz eta gehiagora doaz eskualdera tropa gehiago bidaliz eta jada heriotza berriak deitoratu beharra dago.

Tentsio gorakada honi beste ondorio larriak gehitu zaizkio, hala nola Marokok NBEren hainbat Bake misiori bere aportazioak izoztu izana eta MSENM-ren (Mendebaldeko Sahararen Erreferendumerako Nazio Batuen Misioa) ehun kide zibil eta militar erretiratzera behartu izana, horrek eskualdean ekarri duen tentsio gorakadarekin, bai arlo diplomatikoan bai eta militarrean ere.

Alderdi politikoek Giza Eskubideen urraketa hauen aitzinean gure jarrera erakunde eta iritzi publikoari agertzeko ardura dugu. Ezin gara epel ibili azkenaldi honetan Marokok eskualdea desegonkortu duen jarrera probokatzailearen aurrean.

NBEko Segurtasun Kontseilua ez dago irmotasunez erantzuten ari. Rabatek ez du MSENMko pertsonal zibila kanporatu bakarrik, baizik eta artzain nomada baten erailketaren ondoren pertsonal militarraren garapen zuzena eragozten ari du ere.

Ban Ki Moonek berak berriki esan zuen bezalaxe, Sahararen okupazioaz hitz egitea errealitate bat da, eta orain dela 40 urte baino gehiagotik da horrela, Rabatek Nazioarteko Zuzenbidea etengabe urratu duen hamarkadetako denbora.

Geroa Baitik argi dugu MSENMren agintea ahal bait lehen berriztatu behar dela bai eta Mendebaldeko Sahararen autodeterminazio erreferenduma abian jarri. Aginte hori nazioarteko begirale eta diplomazia esfortzuarekin lagundu beharra dago.

Halaber uste dugu Marokoko agintariak fiskalizatu beharra dagoela Saharako presoekin edo manifestaldi baketsuak basati jazartzean Giza Eskubideak urratzen diren bakoitzean. Egoerak bizkortasuna eskatzen du eta ahal bait lehen desblokeatu beharra dago.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!