Geroa Baik datorren larunbatean, apirilak 2 Madrilen Diputatuen Kongresu parean 17:00etan Esako urtegiaren handitzearen aurka deitu den mobilizazioa babestu du, “Yesa ni una legislatura más/Esa legegintzaldi bakar bat gehiago ez” lelopean izango delarik Yesa+no Elkarteak, Lanak Gelditu Elkarteak eta Río Aragón Elkarteak deiturik.
Koalizioak urtegiaren handitze lanen gelditzea eskatu du behin baino gehiagotan eskualdearen segurtasuna bermatu arte, 2013an urtegiaren eskuin hegala mugitu zenetik argitu gabe dagoen gaia alegia, hori dela eta 100 etxebizitza baino gehiagoren utzaraztearekin.
“Gobernu zentralari egiten zaion aldarrikapen honi babesa ematen diogu, haren esku baitaude zuzenean handitze lanak, horrela urtegiaren azpian dauden udalerrien segurtasuna bermatzeko beharrezko neurriak har ditzan eta urtegiaren erabilera nagusien handitzearekin segurtasunaren handitzea elkartuko duten alternatibak ikertzeko”, adierazi du koalizioak, hiritarrak ekitaldi horretan parte hartzera deituz.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.