Geroa Baik bere gaitzespena agertu du gaur Bruselako atentatuengatik, bai eta bere elkartasuna ere biktima guztiekiko eta haien familiekiko. “Berriro ere aringarririk gabe gaitzetsi behar dugu atentatu terrorista berri bat, oraingoan Europako bihotzean, askatasunari eta demokraziari eraso berri bat baita”, azpimarratu du nafar koalizioak.
“Hemendik gure maitasun eta elkartasun osoa agertu nahi diegu herri belgiarra suntsitu duten atentatuen biktimei. Gaur egun tristea da Europa guztiarentzat, bai eta Nafarroarentzat ere”, gaineratu du Geroa Baik.
Halaber, koalizioak indarrean errefuxiatu behar izan dutenekiko kontzientzia hartzeko beharra gogorarazi du, egunotan Europaren aldetik haien Giza Eskubideak urratzen ari baitira (ahulenei asilo eskubidea ukatzen baitzaie) eta izu beretik hiesi egiten dute, gerraren izutik eta Isen izutik. Iraketik, Siriatik edo beste herrialdeetatik datozela ere.
“Lur jota ikusten ditugu egunero mundu osoan gertatzen diren atentatuak, berriki ere Ankaran, Alepon edo Damaskon. Horregatik, gure elkartasun osoa terrorismo basatiaren biktimekin. Bakearen benetako kultura bat eraikitzea inoiz baino beharrezkoagoa da. Kultura anitzeko mundu batean bizi gara, globala eta intererlijiosoa, non ezberdinarekiko eta Giza Eskubideekiko errespetua gure ekintza guztien gida izan behar du”, amaitu du esanez Geroa Baik.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.