Geroa Baik Ikasle Abertzaleak sindikatuaren manifestaldiaren ondoren gaur jazo diren erasoak gaitzetsi ditu, hainbat gaztek objektu anitzak jaurti baitituzte Iruñeko Udaletxearen aurka, Udaltzaingoaren furgoi bat suntsitu baitute eta hainbat denda eta tabernetako jabetzak hondatu baitituzte, beste ekintza batzuen artean.
Koalizioak bere gaitzespena eta arbuioa agertu ditu “zoritxarrez beste garai batzuk oroitarazten dituen” ekintzen aurrea eta elkarbizitzaren aldeko bere apustua berretsi du. “Horrelako jarrerak gaindituta zeudela eta iraganekoak zirela uste genuen”, balioetsi du Geroa Baik.
Nafar koalizioak gainera espero du eraso hauek ez dezatela grebaren eta manifestaldiaren motibazioa ilundu, ez baita beste LOMCE legeari protesta egin baizik. “Geroa Baik LOMCE legea bertan behera uztearen alde dago eta horrela eskatu du hainbat erakundetan, eta LOMCE legearen aurkako manifestaldia ezin da pertsona gutxi batzuen ekintzengatik ilundu”, azpimarratu du.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.