Geroa Bai arrazakeriaren aurkako larunbateko manifestaldira atxiki da eta gizarteari parte hartzeko dialdia egiten dio

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko mar. 17a, 00:00

Geroa Bai arrazakeriaren aurkako manifestaldira atxiki da, larunbat honetan 12.00etan Gaztelu Plazan Nafarroako SOS Arrazakeria, Amnistia Internazionala eta Plataforma Papeles y Derechos Denostzat-ek antolaturik ‘Ninguna persona es ilegal. Inor ez da ilegala’ lelopean. Nafar koalizioak, gainera, nafar gizarteari deialdia egiten dio manifestazio horretan parte har dezan eta berriro ere froga dezan desberdintasunen aurrean agertzen duen elkartasuna.

Geroa Bairen iritziz, Arrazakeriaren aurkako Munduko Eguna dela eta (martxoak 21) deitu den manifestazio honek gaurkotasunean “eta zorigaitzez” inoiz baino motibazio handiagoa du, Europago mugen itxieraren eta haien herrialdeetatik hiesi doazen milaka errefuxiatuei asiloa ukatu ondoren.

“arrazakeriaren, xenofobiaren eta ezberdinari gorrotoaren aurkako borroka hiritargo osoak bere egin beharrekoa da, pertsona guztientzako giza eskubideen defentsan kokatuz”, ziurtatu du koalizioak.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!