Baztango Udalak batzorde sozioekonomiko bat sortuko du Geroa Baik proposaturik

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko aza. 3a, 00:00

Baztango Udalak ekonomia batzorde iraunkor bat sortu du Geroa Baiko udal taldeak hala eskatuta, espazio horretan eskualdean eragina duen Ingurumenarekin (abeltzantza edo baso ustiapena), Merkataritzarekin, Turismo eta Industriarekin harremana duten aferak eztabaidatu eta bultzatzeko, bai eta alor horietan eskaintzen diren aukera ezberdinak lantzeko, eta, ahal bada, Nafarroako Gobernuari zuzentzeko.

“Jarduera ekonomiko urria, langabezia, lan prekarietatea, eskualdearen garapen eskasa eta despopulatzea direla eta dagoen egoera zaila eta bailarako bizilagunen kezka ikusita, oso beharrezkoa deritzogu ekimen hau, Udala bailararen jasangarritasunarekin eta etorkizunarekin konpromisoa hartzea bilatzen baitu”, azpimarratu du Baztango Geroa Baik.

Udal taldearen iritziz, Udalak bailararen etorkizunaren alde eman beharreko lehen pausoetako bat da batzorde honen sorrera, nahitaezkoa baita “bizilagunen bizi kalitatearen hobekuntzan eragina izango duen garapen ekonomiko handiagoa lortzeko beharrezkoa den interes eta esfortzua” egitea.

Bestalde, Baztango Geroa Baik orain gutxi proposamen ugari atera ditu aurrera, hala nola Arizkunenean wifi-a instalatzea, Lanbide Heziketarako zentroekin hitzarmenak aire zabalean gimnasioak instalatzeko hauek bailaran integratuz edo Udalak hainbat errefuxiatu familia hartzea eskatzea, besteak beste.

Batzar Nagusia dela eta, Geroa Baiko udal taldeak Mendi Garbiketa Plan bat eskatu du, bai eta bizilagunen eta Udalaren artean piketeen banaketa, ordura arte %50 izanik bien artean, eta orain 5 bizilagunarentzat eta 3 udalarentzat.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!