Osteguneko kontrol saioan gure parlamentu taldearen hainbat gai landu ziren. Gure eledun Koldo Martínezek Nafarroako Ubidearen uragatik nekazariek ordaindu beharreko tasen gainean galdetu zion Gobernuari. Ondoko estekan bere partehartzearen laburpen argigarria dago: https://www.youtube.com/watch?v=pLb7U7uMXMg
Halaber, María Solanak jabeldura egin zion Gobernuari Nafarroako Gobernuak euskara baldintza duten plaza kopurua dela eta. Gobernuko bozeramaileak eskainitako datuak bai eta gure parlamentariaren balorazioak bere tokian jartzen du UPN, PSN eta PPk egiten ari duten euskararen aurkako kanpaina: https://www.youtube.com/watch?v=aZzv0PjGZlc
Osoko bilkuraren aurretik, Koldo Martínezek ziurtatu zuen Comptosek Los Arcoseko udalari buruzko txostenak 1,1 milioiko zorra duela aditzera ematen duela, bai eta bere diru-kutxa soberakina negatiboa dela eta ordainei aurre egiteko zailtasunak daudela. Horregatik, parlamentu taldeko eledunak esan zuen Geroa Baik Comptos Ganberako Presidentearen agertzea eskatu duela informazio hauek azaltzeko.
Osoko bilkuraren hasiera, martxoaren 3ko erailtzeen urteurrenean biktima guztiak gogoratu zituen bai eta haiekiko bere elkartasuna adierazi ere, eta Mikel Aranburu Ogasun Kontseilariari 2015eko zerga bilketa eta UPN, PPN eta PSNren zerga erreformaren inguruan galdetu zion. Eledunak agerian utzi zuen 191 milioi euro bildu ordez 241 bil zitezkeela dioten informazioen arteko nahastea nabarmendu zuen.
Bere aldetik, José Luis Mendoza Hezkuntza Kontseilariak ziurtatu zuenez, Gobernu honek azkenean, nahi den hizkuntza eredua edukitzeko nafar guztion eskubidea bermatzen da. Mendozak horrela erantzun zion PSNk eremu ez euskaldunean D ereduan matrikulatzeari buruz egindako galderari, puntu horretan Kontseilariak gogoraraziz UPN 80.000 euro aurreikusi zituela atzerriko hizkuntzetan formakuntzarako baina kopuru horren laurdena ere gastatu gabe utziz, Gobernu hilabete hauetan zehar ordea 100.000 euro gauzatu direlarik jada irakasleei atzerriko hizkuntzen formakuntzan. Kontseilariak UPN kritikatu zuen “osagarriak diren hizkuntzak aurka jartzeko” bere setakeriagatik, eta esan zuen hizkuntzak ezin direla indarrez sartuz, UPNk PAIren ezarpenarekin egin zuenari so eginez.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.