Iruñeko Geroa Baik deklarazio bat aurkeztu du Udaleko hurrengo Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatzeko, Iruñerriko Mankomunitateak hirigunea Santa Luziako Muinoko espetxearekin lotzeko linea bat ezartzeko helburuarekin bai eta N8 linean aldaketa bat egiteko, bere geltokietako bat Santa María la Real auzoan kokatuz.
Halaber, nafar koalizioak beste deklarazio bat aurkeztu du Industria, Energia eta Turismo Ministroari eskatuz ez dezala Santa María de Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzea baimendu eta plantaren desegitea ingurumenarekiko eta pertsonekiko segurtasun baldintzetan egitea agindu dezan.
Lehen deklarazioan, udal taldeak uste du Iruñerriko Mankomunitatea hiri garraioa berrantolatzen ari den une hau “une egokia dela urte ugariz hiritarrek eskatutako zerbitzu baten arreta beharrari Udaletik erantzuteko”.
Alde batetik, Iruñeko Geroa Baik egun Goi Belosotik Orkoienera doan 10 linea Agustindarren Industrialdetik pasa dadila proposatzen du Sanduzelaitik egin ordez, Espetxearen inguruetan geltoki bat egokituz, goizetan irteten diren eta lotara itzultzen diren hirugarren mailako presoen beharrei arreta emanez, bai eta zentroko langileei edo presoak bisitatzera doazen senitartekoenei ere.
Bestalde, nafar koalizioak uste du N8 linearen egungo ibilbidea pixka bat aldatu daitekeela, bere geltokietako bat Santa María la Real auzoan egon dadin. “Bizilagunen eskaera historikoa da zona horretara iristeko gaueko linea bat ezartzea, eta Iruñean ez duten auzo gutxienetako bat da”, dio proposamenak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.