Virginia Alemán: "Aroztegia Baztango garapen sozioekonomiko eta jasangarrirako aukera bat da"

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko ots. 3a, 00:00

Geroa Baiko parlamentari Virginia Almán andereak Aroztegia Proiektuaren sustatzaileekin egin den lan saioan nabarmendu duenez, proposamena “egun dagoen eskaintza turistikoarekin bateratzen da eta eskualdeko hazkuntza sozioekonomiko eta jasangarria laguntzen du”. Gainera, “Lekarozko Kanpusa bezalako sinergia eta ekimenak laguntzen ditu, Geroa Bairentzako balio estrategiko argia duen beste proiektu bat alegia”.

Alemán adierazi duenez “lehen aldia da Baztanera garrantzia honetako ekimen bat iristen dela, horregatik zorioneko izan behar dugu”, eta bere poza agertu du “garapen ekonomiko jasangarria eta denboran jarraia den eredu batekin bat datorrelako”. Bestalde, proiektuaren sustatzaileak tokikoak izatea balioetsi du, honek “haien egotea, proiektuarekin konpromisoa bai eta komunitatearekin ere bermatzen duelako”.

Parlamentariak ziurtatu du “proiektua aukera bat dela eta Nafarroa nazioarteko zirkuituan eta Europako markoan kokatu dezakeela, jomuga turistikora sortzean duen udalaz gaindiko eraginarekin”. Alemanek ere proiektua burutzeak “Baztanen eta Baztanetik kanpo ere” kalitatezko enplegua sortzea ekarriko lukeela azpimarratu du.

Azkenik, “UDEPSak baldintzekin eta indarrean dadoen legediarekin betetzen duela” errepikatu du, bai eta “proiektuak etxebizitza garapen akotatua markatzen duela”. Gainera, kongresu turismoa erraztu dezakeen edukiera duen hotel bat duela azpimarratu du, bai eta eskaintza gastronomiko interesgarria ere, “nazioarteko merkatuan oso balioetsia den zerbait alegia”, eta kirol instalazio bat ere “jasangarritasun eta ingurumenari egokitze irizpideekin egina”. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!