Baztango Udalak Aroztegia proiektuaren helegitean agertzea onartzen du ekintza administratiboaren defentsan

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko ots. 26a, 00:00

Baztango Geroa Baik atzo Udaleko Udalbatzan larrialdiko mozioa aurkeztu zuen, zazpi aldeko bozekin onartua (Geroa Bai, UPN eta Baztango Auzolanean), Baztango Udala Sustrai Erakuntzak NJAGean aurkeztutako helegitean agertu dadin Aroztegia proiektuaren ekintza administratiboaren defentsan.

Halaber, legaltasunaren barnean “abokatu bati eta prokuradore bati enkargu profesionala egitea” eskatzen du mozioak, “helegitean Udalaren interesak defendatzeko, bere izendapenean bateraezintasun profesionalik egon gabe”.

Azkenik, Baztango Geroa Bairen ekimenez, aipatutako prozesu judizialaren jarraipen batzordea egitea proposatu da, non udal talde guztiak dauden, prozeduraren informazio eta egoera osoa jasotzeko bai eta NJAGk ebaz dezakeen sententziaren ikerketa egiteko ere.

Baztango Geroa Bairentzat, mozio honen onarpenak, Baztan Bailarako Udaleko udalbatzako gehiengoak Aroztegia proiektua babesten duenaren froga da. “Baztango ordezkarien gehiengoak, Baztango herriak zuzenki hautatuak azken hauteskundeetan, proiektu hau babesten dute eta oso positibotzat jotzen dute ere bailara suspertuko baitu eta enplegua sortuko duelako ere”, ziurtatu du Geroa Baiko udal taldeak.

Baztango Geroa Baik kritikatu duenez, proiektu honek bailararen etorkizunerako duen garrantzia dela ere, alkateak aldebakarren Udala prozesu judizialean ez agertzea erabaki du, erabaki hau Udalbatzara eraman gabe, “garrantzirik edukiko ez balu bezala”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!