Koldo Martínez: “Gobernu honek ez du inposatzen; lehen aldiz eremu ez euskaldunean D eredua aukeratzeko askatasuna egon da”

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko ots. 29a, 00:00

Geroa Baiko eledunak ere nabarmendu duenez Exekutiboaren komunikazioa herritarrekiko askoz ere handiagoa da “bi astez behin Kontrolerako Osoko Bilkurekin”.

Geroa Baiko eledun Koldo Martínezek bere poza agertu du eremu ez euskaldunean 3 urteko haurrentzako D eredurako 40 eskaera jaso direlako. Martínezek ziurtatu duenez “emaitza oso zoriongarria izan da”. Gainera, bozeramaileak azpimarratu duenez “Gobernu honen politika ez da euskara inposatzeko politika bat, baizik eta gurasoen aldetik aukeratzeko askatasun osoaren politika bat”, eta gaineratu du “zoriontasun arrazoia dela azkenik eskubide bat errealitate bihurtzeko aukera eskaintzea, eskubideak eskubide baitira, pertsona bakar batek edo milioi batek eskatzen badute ere”.

Geroa Baiko eledunak baloratu duenez “Gobernuak Parlamentuarekin duen komunikazioa, eta ondorioz herritarrekin, Nafarroako historian izandako garrantzitsuenetarikoa izaten ari da” eta horri buruz azpimarratu du “inoiz ez dela egon hainbeste Kontroleko Osoko Bilkurarik legegintzaldi honetan egoten ari diren moduan”.

Gainera, ziurtatu du “Gobernu eredua ez dela ohiko Gobernua, baizik eta hura babesten duten lau antolakuntzek adostutakoa”, eta gaineratu du “eraginkortasunez ari dela lanean”. “Oso akordio garrantzitsuetara iritsi gara, beharrezkoak eta positiboak Nafarroarentzat, hala nola Zerga Erreforma edo Aurrekontuak”. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!