Geroa Bai migrante eta errefuxiatuen pasatze seguru baten aldeko manifestaldira atxiki da

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko ots. 26a, 00:00

Geroa Bai bihar 12.00etan Udaletxe Plazan izango den manifestaldira atxikitzen da, Europako gobernu guztiei eskatzeko Europar Batasunera iristen diren errefuxiatuen giza eskubideen defentsa eta pasatze segurua bermatu dezaten.

Nafar koalizioak hiritar guztiak animatzen ditu manifestazio horretan parte hartzera, bere jatorrizko herrialdeak utzi behar izan dituzten pertsonek pairatzen duten egoera dramatikoarekin elkartasuna adierazteko, bai eta Europar Batasunari ardura eskatzeko errefuxiatu horiek bizitzen ari duten egoera larriaren aurrean.

Geroa Baik gainera kritikatu du Europako gobernuek eta Estatuko Gobernuak ez dituela hiritarrek eskatzen dituzten pausoak eman pertsona hauek jaso ahal izateko, eta erakunde hauei eskatu die migrante eta errefuxiatuak jasotzeko neurri larri eta zehatzak martxan jar ditzan bai eta aurkitzen diren krisi humanitarioaren egoera konpontzeko ere. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!