Lujánek Zalbari erantzun dio "kezko hesiak utz ditzala" eta benetan Foru Erregimena defendatu nahi badu eska diezaiola Rajoyri Foru Legeei jarritako 17 helegiteak erretira ditzala

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko ots. 22a, 00:00

Geroa Baiko senatari Anika Lujánek PPko eurodiputatu Pablo Zalbari esakatu dio “utz diezaiola alarma soziala eragiteari eta kezko hesiak egiteari Barkosen eldarnio independentistei buruz hitz eginez”, eta “ez dezala ahaztu Nafarroan 4 indar politikoek eratutako aldaketa Gobernu bat dagoela eta haien helburu nagusia aurreko legegintzaldietan egindako zerbitzu publikoen murrizketekin amaitzea dela, autogobernuaren defentsan tinko eta argitik legeak egitea, bai eta Nafarroan bizikidetzaren alde lan egitea”.

Lujánek ohartarazi du “Zalbak dioenean PPk Senatuan Foru Erregimena defendatuko duela, egin behar duena zera dela, bere Gobernuak, Rajoyrenak, 17 Foru Legeri jarritako helegiteak erretiratzea eskatu, Nafarroako Parlamentuaren gehiengoaren erabakiaren aurka egin baitute. Ez da onargarria azken legegintzaldian egindako berzentralizatzearen arduradun nagusia PP izanik, Nafarroako autogobernuari murrizketa eginez, orain hura izan nahi izatea bere defendatzaile handiena”.

Halaber, Geroa Baiko senatariak esan du “oso esanguratsua eta errepikakorra dela iritzi publikoan egunero PPri eragiten dioten ustelkeria kasu berriak agertzen direnean, gai zaharrak eta zentzugabeak ateratzea, hala nola Laugarren Xedapen Iragankorraren deuseztatzea, zeina bide batez esan beharra dago nafar hiritarrek aitorturik dituzten eskubideak kentzeko saiakera bat beste ez dela”.

Azkenik, Anika Lujánek Nafarroako PPri eta bere presidenteordeari esan die “eztabaida eta alarma zentzugabeak  sortzeari uzteko, eta ez dezatela errealitatearekin bat ez datorren Nafarroa eta bere gobernuaren irudirik saldu Madrilen”. Era berean Lujánek azpimarratu du “adierazgarria dela Nafarroan PPren batzorde gestore bateko presidentea Senatuko presidentearekin biltzea eta hori Nafarroako Gobernua erasotzeko alderdi-ekitaldi bihurtzea, agian, Nafarroan 2 parlamentari besterik ez dituztela estaltzeko”. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!