Zizur Nagusiko Udaltzaingoak genero indarkeria gaietan formakuntza jasoko du Udalak eta Barne Ministerioak sinatutako Hitzarmena dela eta, hauek Genero Indarkeriaren kasuen Jarraipen Integralaren Sisteman sartuz.
Hitzarmen honen helburua “fenomeno eta bere inguruen gaineko informazio poliziala, judiziala eta presondegietakoa integratzea da, biktimen babeserako martxan dauden ekintzetan beharrezko jarraipena eta koordinazioa bermatzeko; eraso berrien arrisku mailaren balorazioa egin, erantzunak eta babes polizia neurriak graduatzeko; eta informazio hori erakunde-babesean parte hartzen duten operatzaile ezberdinei informazio hau eman”.
Jon Gondan Zizur Nagusiko alkateak (Geroa Bai) esan duenez, hitzarmen hau beharrezko pausoa da genero indarkeriaren aurkako borrokan, ekintza “integralagoa” ahalbidetzen baitu, “eta genero indarkeriaren biktimen trataera osoagoa ekarriko baitu haien segurtasunaren arduradun diren agente ezberdinen aldetik”.
Halaber, problematika hau zeharkako moduan eta erakunde zein gizarte sektore guztien aldetik lantzearen onura gogorarazi du, horregatik Zizur Nagusiko Udalak kontzientziazioaren bilaketan eta etengabeko formakuntzan aurrera pausoak ematen jarraituko du.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.