Anika Luján Nafarroako senatari hautetsiak idatzizko galdera aurkeztu du Senatuan 2015eko otsailean Nafarroako Erriberan gertatutako uholdeek eragindako kalteak direla eta nekazarientzako laguntzen atzeratzeari buruz Gobernu zentralari galdetzeko.
“Uholde hauek nekazal ustiapen ugari kaltetu zituzten bai eta galera larriak ekarri ere. Nekazariek Gobernu zentralari laguntzak eskatu zizkietela jakin dugu, ubideak konpontzeko, soroak lautzeko edo sedimentuak kentzeko eta, hala ere, haietako askori ukatu egin zaizkie eta besteek ez dute bere garaian agindutako laguntza jaso”, ziurtatu du Lujánek.
Gai honek eragiten dituen zalantzak argitzeko, bereziki Erriberan, Lujanek idatzizko galdera erregistratu du Madrilgo Gobernuari ondorengo bost azalpenak eskatuz:
- Zenbat eskaera jaso ditu Gobernu zentralak Nafarroako Erriberako nekazarien aldetik pasa den 2015eko otsaileko uholdeak direla eta laguntzak eskatuz?
- Zenbat eskaera ukatu zituen Gobernu zentralak eta zeintzuk izan ziren nekazariek eskaerei erantzuna ez emateko arrazoiak?
- Orain arte, zein da uholdeak kaltetutako nekazariei laguntza emateko Gobernu zentralak eman duen kopuruaren zifra?
- Noiz amaituko da ordaintzez uholdeak kaltetutako nekazariei emandako laguntza?
- Zenbatekoa da Gobernu zentralak nekazariei laguntzak ordaintzez amaitzean izango den kopurua?
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.