Geroa Baiko parlamentari Koldo Martínezek, “Osasungintza Publikoan itxarote zerrenden hazkuntza ekiditeko Gobernuak aurreikusten duen langile eta baliabide hazkundea” direla eta UPNk aurkeztutako 57 galderen funtsa eta forma kritikatu du.
Martínezek ziurtatu duenez “hori da UPNren kezkaren seriotasuna eta sakontasuna, kasu honetan osasungintzarekiko: osasungintza publikoaren zerbitzuen zerrenda baten kopia-itsatsia egin galdetzerako orduan inolako zorroztasunik gabe. Hori da itxarote zerrenden gaineko UPNren kezka larria”.
Martínezek zorroztasun gabezia horren adibide moduan jarri du itxarote zerrendei buruz hitz egin ezin daitekeen alorretan, ez baitaude eta ezin baitira egon, UPNk galdera horiek egin izana. Eta beste batzuen artean “anatomia patologikoa, nutrizioa, eguneko ospitalea, laborategiak, medizina aringarria, pediatria ZIU, ortopedia tailerra, ateratze unitatea eta PET aipatu ditu”. “Osasun sistema ezagutzen ez duen norbaiti bakarrik bururatu dakioke itxarote zerrendei buruz hitz egitea alor hauetan”, esan du.
Azkenik, azpimarratu du “ezin dela ulertu UPNk, hainbeste urtez gure Komunitatean agindu ondoren, ez jakitea Nafarroan Positroi jaurtiketa bidezko Tomografia (PET) aparailurik ez dugula osasungintza sistema publikoan”. “Hori al da UPNk gure osasungintza baliabideei buruz duen ezagutza?” galdetu du Geroa Baiko eledunak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.