Koldo Martínez: "Garraioaren Hiria, UPN-ren kudeaketa baldarraren adibide berri bat"

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko ots. 15a, 00:00

Geroa Baiko Parlamentu taldeak ahozko galdera aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan, Garraioaren Hiriko hirugarren eta laugarren faseko jabeei kalte-ordainetan ordaindu behar zaizkien foru kutxako 48,3 milioi euroko galerak Foru exekutiboak nola gutxituko duen jakiteko.

Geroa Baiko parlamentuko eledun Koldo Martínezen aburuz “egoera hau jasanezina da, eta aurreko exekutiboaren kudeaketa txarrari buruz jasotzen ari dugun berri emaria Gobernu honen arazo nagusia ari da bihurtzen”.

Martínezek nabarmendu duenez “Iberdrolaren akzioen salerosketa, Navarra Arena Pabilioia, itzalpeko bidesariak eta abarrek etengabeko buruhausteak dakartza, orain arte Nafarroan egin diren politikak leheneratzeko buru belarri dagoen Gobernu honentzat, politika sozialak gailenduz eta haiengan fokoa.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!