PPk Barberá Senatuko Batzorde Iraunkorreko kide eginez "justiziatik blindatzea" kritikatu du Ana Lujanek

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko ira. 2a, 00:00

Ana Lujánek gaur adierazi duenez, Rita Barberá Senatuko Diputazioa Iraunkorrean PPren ordezkari izendatzea “Valentziako PPn ustelkeria kasu bat ikertzen ari den une honetan arduragabekeria da bai eta PPk berak bertan behera utzi beharko lukeen erabakia”.

Senatari nafarrarentzat, “zer pentsa ematen du PPk Barberáren forupekotza mantentzea bilatzea, Valentziako Udaleko PPren udal talde osoa ikertzen ari den une honetan Taula operazioa dela eta, bera izan baitzen Udal horren buruzagi gorena”. Ana Lujánek azpimarratu duenez, ustelkeria hiritarrak gehien kezkatzen dituen une hauetan, alderdi politikoek eredu izan behar dute eta ikerketak erraztu, baina bereziki ez blindatu ezta eragozpenak jarri ere PPk egiten ari duela dirudien bezala.

Zentzu honetan, senatariak gogorarazi du “PP hau, ez dezagun ahaztu, UPNk azken hauteskundeetara eraman zuen sozioa da, eta PP horri zin egin dio botoa egun aukera gutxi dituela dirudien Rajoyren izendapenari”.

“Ez da zilegi forupekotzaren figura justizia ekiditeko amarru moduan erabiltzea”, nabarmendu du Lujánek, hiritar guztiei tratu bera eman behar dien erakundeak, bai eta organismo judizialak PPk era alderdikoian erabiltzen dituela kritikatuz, ziurtatuz gainera Senatuan defendatuko duen helburuetako bat “justiziaren despolitizazioa izango dela”.

Azkenik, Lujánek azpimarratu du “erakunde guztiak balioesteko unea dela, bai eta Senatuaren eginkizun politikoa, baina tamalez horrelako erabakiek politika eta Senatuaren irudia bera kaltetzen dute”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!