Aste azkenean Zizur Nagusiko Alde Zaharraren eta Ardoi urbanizazioaren artean dagoen erabilera anitzeko gunearen estaldura berriaren lanak amaitu dira. Hirigintza Batzordeak azpiegitura pasa den asteazkenean bisitatu zuen proiektua egin duen taldearekin eta Arian eraikuntza enpresarekin batera. Lanak 420.000 euro inguruko kostua izan du.
Zizur Nagusiko alkate Jon Gondánek, Geroa Baikoa, proiektu hau “urbanizazioa eraiki zenetik zortzi urte baino gehiagoren ondoren, Ardoik edukiko duen lehen erabilera anitzeko gune estalia” dela balioetsi du. “Bere erabilerak definiturik gabe dauden arren, kultura ekitaldietarako edo kirol ekitaldietarako ere erabiltzeko asmoa dago, zonaldeari bizia emanez horrela”, gaineratu du Gondánek.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.