Uxue Barkos Lehendakariak ardura eskatu dio PPNri, esanez “ez ditzala nafarrak aztoratu ez baita egia enpresen ihes egitea egon denik Nafarroan”, Aldedi Popularreko ordezkariak ziurtatu duen moduan. Zentzu horretan, Barkosek ziurtatu du “uztaila eta azaroa bitartean 264 Sozietate Merkantil eratu zirela Nafarroan eta 38 bakarrik desagertu zirela”. Azpimarratu duenez “ihes egitea, ziurgabetasuna eta sinesgarritasun eza zinez sortzen dutena black txartelak, inputaturiko diruzainak, Valentziako udal talde oso bat ustelkeria kasu batean inputaturik edukitzea eta abar dira”. Azkenik, TRW eta General Electric enpresak direla eta, PPN kritikatu du “EREaren drama edo enpresa baten ixtea erabiltzeagatik titular bat bilatzeko”. Hain zuzen ere Landabengo industrialdean kokaturik dagoen enpresaren egoera dela eta, Manu Ayerdi Lehendakariordeak Gobernuak egiten ari duen lana aipatu du bai eta gogorarazi “enpresa proiektua Nafarroan mantentzea eta baldintza onenetan egitea dela helburua”.
Halaber, Uxue Barkos Lehendakariak “kohesio soziala” hobetzearen beharraren kezka elkar banatu du eta bereziki “Foru Komunitatean zigortuenak dauden eskualdeekin lurralde kohesioa”. Zentzu horretan gogorarazi du Exekutibo honek 600.000 eurotan handitu zuela Babestutako Enplegu Sozialerako partida Tutera, Cascante, Corella edo Altsasu bezalako udalerrientzako.
Ondoren, Geroa Baiko Parlamentu Taldeko bozeramaileak bere poza agertu du “legegintzaldi hasierako sei hilabete hauetan Hizkuntza Minoritarioen Europako Txostenaren aholkuei lehen aldiz kasu egin zaielako”. Gobernuari eskatu dio “ildo beretik jarrai dezan, nafar guztion eskubideak errealitate egiteko lanean”.
Osoko Bilkuran bi jabeldura eztabaidatu dira, lehena Berdintasun politen inguruan. Geroa Baiko Maria Solana parlamentariak esan duenez “Berdintasun politika kualitatiboki indartu behar da, Gobernuaren jarduera politikoaren erdian ipiniz”. Solanak ziurtatu duenez “ezin dira iraganeko akatsak berriro egin Berdintasun politiketan, hala nola aurrekontuz hustutako legeen garapen motzak”. Gainera, indarkeria matxistaren aurkako 14/2015 Foru Legearen garapena era parte hartzailean egiten ari delako bere poza agertu du.
Bigarren jabelduran, Ekonomia kontseilari Manu Ayerdik “burdinbide kiribilaren deuseztatzearen garrantzia” berretsi du, gaineratuz “honek geltoki berri bati buruz hitz egitera garamatzala”. Gai honi berari so eginez, Patxi Leuza parlamentariak Etxabakoitzeko geltoki proiektuaren gainean esan du “auzoa bere etorkizuna definitzeko esperoan” dagoela eta “hitzarmena modu errealistagoan bernegoziatu behar dela”
Osoko bilkuran aurrera, Hezkuntza kontseilari José Luis Mendozak María Solana parlamentariaren galdera erantzun du. Galdera eskola-eraso kasuetan erabili beharreko protokoloaren gainekoa izan da, “kasu hauek ekiditeko formakuntza planak, hitzaldiak, kontzientziazioa eta esku hartze zuzena egingo direla” zehaztuz. Bestalde, Isabel Aranburu parlamentariak Miguel Laparra Kontseilariari, baliabide ekonomikorik gabeko pertsonei zerbitzua emateko Gobernuak eta Iberdrolak izenpetutako hitzarmenari buruz galdetu dio. Aranburuk esan duenez “osasun arazoak pobrezia energetikoaren ondorio ezkorrenetako bat dira, bereziki haurren eta pertsona zaharren kasuan”. Eta azkenik, Consuelo Satrustegi parlamentariak Navarra Arena Pabilioiaren UTE FASE II-ek kalte eta ordain erreklamazioen ondoren eman beharreko pausoei buruz galdegin dio kultura kontseilariari. Satrustegik egoera hau deitoratu du bai eta Gobernuak irtenbide onena aurkituko duenaren ustea agertu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.