Anika Luján Senatuko Konstituzional Batzordean eta Ekonomia eta Lehiakortasun Batzordeetan egongo da. Talde Mistoa eratu ondoren, zeinetan senatari nafarra dagoen, Batzordeen eraketa izan da. Luján aipatu diren bietan egongo da, Kongresu eta Senatuaren batzorde mistoetan sartzeko esperoan.
“Legegintzaldiak etorkizun ziurgabea duen arren, beharrezkoa ikusten dut Konstituzional Batzordean, proposatu eta eman daitezkeen balizko aldaketek Nafarroarengan eragina izango baitute”, azpimarratu du Lujánek, zentzu honetan gaineratuz autogobernuaren defentsan arituko dela lanean “17 foru legeri helegitea jarri zaizkion” legegintzaldi baten ondoren. “Nafarroako autogobernua sistema zuzena, solidarioa eta soziala azaltzeko pedagogia asko beharrezkoa da. Horretan ari gara lanean”, ziurtatu du.
Ekonomia eta Lehiakortasun Batzordea dela eta, senatariak uste du bertan “ekonomia solidarioago eta zuzenago baten sustapenean” eta “baliabide ekonomikoen sistema orekatuago baten alde” lanean aritzeko aukera izango duela.
Lujánek azaldu duenez bi batzorde hauetan parte hartzeak ez du beste alorretan ekimenak aurkeztea baztertzen, eta agente eta kolektibo sozialek helarazi nahi dizkioten proposamen guztiei bidea egiteko bere konpromisoa agertu du berriro, horretarako bere helbide elektronikoa eskainiz, ana.lujan@senado.es.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.