Geroa Baik bere poza agertu du Askapenako 5 kideren absoluzioagatik eta epaiketa politikoak gaitzetsi ditu

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko mar. 2a, 00:00

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak bere poza agertu du Auzitegi Nazionalak Askapenako bost kideren ekintzak delitua ez direla ebatzi izanagatik, talde terroristarekin elkarlan delituagatik salaturik baitzeuden, eta “gertaerak eta delitu salaketak frogatu arte pertsona guztiok dugun errugabetasun-presuntzioarekiko erabat begirunetsu” izatearen garrantzia azpimarratu du. Zentzu horretan, Martínezek gogorarazi du “aro politiko berri batetan gaudela eta, hori horrela, denok eman behar dugu maila, argitasunez, tinkotasunez eta gorrotorik gabe jardunez”.

Geroa Bairen parlamentuko eledunak, “ekintza judiziala zuzendu behar duen inpartzialtasunarekin talka egiten duten” auzi politikoak egitearen arriskua nabarmendu du, bai eta azpimarratu azkenean “magistratuak izan direla taldea ez dagoela inongo banda terroristari loturik ebatzi dutenak”. 

Martínezek deitoratu du UPN eta PPN Askapenarekin Nafarroako Parlamentuan Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Batzordearen lan saioa eragozten saiatzea “prozesu judizial batean auzipeturik zeuden pertsonak zirelako”. Geroa Bairen aburuz, jardunbide honek “auzi paralelo bat egitea dakar, arduragabekeria bat dena eta edozein arrazoi dela ere auzipeturik dagoen edozein pertsonarekiko kalte larria dena”.

Azkenik, koalizioak eskatu du mota honetako auzi politikoekin amaitzea, ez baita ahaztu behar, absolbitutako pertsonak espetxean denboraldi bat pasa dutela, inoiz itzuliko ez zaien zerbait.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!