Geroa Baiko parlamentu taldeko bozeramaile Koldo Martínezek UPN aurkeztutako plaza eskaintzaren aurka Estatuko abokatutzaren helegitea, “eskaintza epez kanpo aurkeztu zelako egin dela” nabarmendu du, eta hori baieztatzekotan “denbora luzez dioguna berretsiko luke, UPN ekonomiaren eta nafarron interesen kudeatzaile tamalgarria dela”.
Martínezek esan duenez “eskaintza bertan behera uztea onartezina izango litzateke datorren otsailaren 13an 30 plazarako deitu den suhiltzaile probaren lehen azterketa prestatzen ari diren 849 pertsonentzako, haiek ez baitute aurreko Gobernuak horrenbesteko utzikeriaz jokatu izanaren inolako errurik”.
Bozeramaileak azpimarratu duenez ezin da “ehundaka oposiziogileren ilusio eta etorkizunarekin jolasean aritu”. Gainera deitoratu du “egungo Hezkuntzako LEP hein batean plaza horietan datzanez, horrek planteamendu guztia kolokan jar dezake berriro, negoziatzen hilabetean eman ondoren eta deitutako plazak eta haien xedea Nafarroak behar dituenak direla dioten hainbat txosten teknikoren ondoren”.
Gainera, ziurtatu du helegiteak Madrilen “Nafarroan eramaten diren politikekiko dauden nahi berzentralizatzaileak” frogatzen dituela, eta egoera hau “irrazionala eta arduragabea izaten hasi dela”, argudiatu duenez “ez dago orain arte estatu mailan Foru Lege Dekretuei egindako helegite kopurua zenbatu besterik ez”.
Gainera errepikatu du “Gobernu Zentralak bere rol erraztailea jokatu behar du” eta ez “Foru Komunitatean hartzen diren erabaki guztien zentsorearena”, bestalde ziurtatu baitu “jasotzen duena baino askoz gehiago ematen du plano guztietan”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.