Geroa Baik mozio bat aurkeztuko Udaletan Garoñako zentrala berriro ez irekitzea eskatuz

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko urt. 2a, 00:00

Geroa Baik presentzia duen Udaletan mozio bat aurkeztuko du Garoñako Santa Maria zentral nuklearraren desegitea eta berriro ez irekitzea eskatuz. Mozioak Industria, Energia eta Turismo Ministerioari eskatzen dio “ez dezala zentral nuklearraren berrirekitzea baimendu eta ingurumenarekiko bai eta pertsonekiko segurtasun baldintzetan plantaren desegitea agindu dezan, Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren ikuskapenarekin”.

Mozioaren jatorrian, Nuclenor S.A. Santa María de Garoña zentral nuklearraren jabeak 2031 arte zentrala berriro irekitzeko baimen eskaera dago, Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak zentral horren gaineko txostenak tramitatu baititu jada, balizko irekiera baimena emateko lehen pauso beharrezkoa baita prozesuan.

Geroa Baik esan duenez, Garoñaren 40 urteko bizitza epean zehar “egitura arazo larriak jasan ditu, istripu ezberdinak sortuz”, eta orain, itxita egon den azken bi urte eta erdietan, “argindar demanda ez da kalteturik suertatu”.

“Hau dela eta, balizko berrirekiera honek ez duela interes orokorretara erantzuten uste dugu, ez ikuspuntu sozialetik, ez ingurumenaren aldetik, ez segurtasunarenetik edo osasun publikoarenetik ere, bai ordea interes ekonomiko partikularrei”, azpimarratu du koalizioak. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!