TRWko enpresa komiteak langileen egoera azaldu du Parlamentuko lan saio batean. Egoera honen aurrean Geroa Baiko eledun Koldo Martínezek azaldu du “oso kezkaturik” daudela, “250 pertsona euren senitartekoekin oso zifra handia baita, are gehiago, enpresak 2013an sinatu zuen industria plana ez delako bete”.
Martínezek ziurtatu duenez “zenbakien menpe dauden multinazionalen aurrean gaude”, eta azpimarratu du “egoera hau estatu mailan ezarri zen eta oraindik indarrean dagoen lan erreformaren ondorioaren zati dela, eta enpresen onuran egiten duena langileen onuran egin ordez”. Zentzu horretan, kaltetuei bere elkartasuna adierazi die eta azpimarratu du “datuak lasaitasunez aztertu behar direla”.
Martínezek nabarmendu duenez Geroa Baitik “Nafarroako Gobernuak egingo dituen pausu eta kontaktu guztietan lagunduko dugu”, eta gogorarazi du “ekonomia lehendakariorde Manu Ayerdi VW Navarrarekin kontaktuan jarri dela jada”. Horretaz gain aurreratu du Geroa Bai larunbatean, urtarrilaren 30, deitu den manifestaldira batuko dela.
Azkenik, langileekin ados agertu da “diru publikoarekin enpresei eman zaizkien diru laguntzak kontrolatzeko” beharrean, “zeharo beharrezkoak direla uste dugun arren, ados baikaude diru publikoaren kontrol zorrotza egin behar dela”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.