Geroa Baik TRW-ko langileei babesa emateko manifestaldian parte hartzera animatu ditu hiritarrak

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko urt. 27a, 00:00

Geroa Baik datorren larunbatean, hilak 30, TRWko langileei babesa emateko manifestaldian parte hartzera animatu ditu hiritarrak. Koalizioa manifestaldi horretara batu da gainera, langileria osoa bere babesa eta elkartasuna adieraziz.

“Oso kezkatuta gaude; are gehiago 2013an enpresarekin sinatu zen industria plana ez baita bete”, azpimarratu du koalizioak, gaur bertan bere egoitzan TRWko enpresa komitearekin elkartu ondoren, Geroa Baik eskaini diezaiokeen laguntza aztertzeko bai eta haien proposamenak lehen eskutik ezagutzeko, arazo honen konponbidea aurkitzeko helburuz.

“Ziur gaude egoera hau hein handi batean estatu mailan ezarri zen eta Lan Erreformaren ondorio dela, oraindik ere enpresen onuran egiten jarraitzen duena langileen ordez”, azpimarratu du koalizioak, hurrengo Madrilgo gobernuari eskatuz Lan Erreforma bertan behera uzteko beharra, “kaleratzea merketzen eta errazten” duen legea baita. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!