Geroa Baik UPNren utzikeria kritikatu du gaur Reyno de Navarra Arena pabilioiaren eraikuntza lanak direla eta aurkeztutako erreklamazioak ezagutu ondoren, 2011an Gobernu akordio baten ondorioz lanen planninga aldatu baitzen. “Honek, UPNk urte guzti hauetan proiektu eta helbururik gabe gobernatu duela frogatzen du. Bere utzikeria dela eta, orain kalteak direla eta erreklamazio ugari daude mahai gainean eta aurre egin behar zaie”, azpimarratu du Geroa Baiko Kultura, Kirol eta Gaztedi eledun den Consuelo Satrustegik.
Satrustegiren aburuz, erregionalistek Nafarroan aurrera eramandako kudeaketa tamalgarriaren ondorioetako batzuk agerian geratzen ari dira azken egunetan, Comptos ganberako txosten ezberdinak eta datu berriak argitara irten ahala. “Orain egun batzuk Comptosek UPN lotsarazi zuen Nafarroako Bulegoa Bruselan lekualdatzearen kudeaketa dela eta, bai eta Iberdrolako akzioen sal-erosketa dela eta. Gaur ezagutu dugun erreklamazioa UPNk nafar guztion diruarekin eduki duen arduragabekeriaren adibide bat gehiago da; kasu honetan hiritarrei onurarik ekartzen ez dien egitura megalomano batekin eta bideragarritasun planik gabe egina gainera”, esan du foru parlamentariak.
Satruztegik nabarmendu duenez, koalizioak konfiantza du Exekutiboak “gaur ezagutu dugun erreklamazioaren argudio juridikoak aztertuko dituela”, eta baikor agertu da egungo Gobernuak “UPNren gobernuen arduragabekeriaren sinbolo” hau martxan jarriko baitu. “Diru publikoaren xahutze hau ezin da errepikatu, bereziki langabeziak eta lehen mailako larrialdi sozialek jotako komunitate batean”, azpimarratu du.
Parlamentariak gainera iragarri du Nafarroako Parlamentuan egoera honen ondorioei buruz eta Foru Exekutiboak dituen balizko konponbideen inguruan ahozko galdera bat erregistratu duela, Nafarroako Gobernuak Osoko Bilkuran erantzun dezan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.