Geroa Baiko Parlamentuko taldeak bere "poza" agertu du "Aurrekontuei egindako zuzenketak onartzeko zorroztasuna, adostasuna eta bokazio soziala direla eta"

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko urt. 25a, 00:00

Geroa Bairen parlamentu taldeak bere poza agertu du, “elkarrizketa eraikitzaile baten bitartez” Gobernua sostengatzen duten lau indarren arteko batasunarekin eta “nafar gizartearekiko jardute ardurati garrantzitsua eginez eta zentzu sozialean planteaturik zegoen aurrekontu proiektuaren gastu soziala handitu duten zuzenketak aurrera atera dituztelako”.

Nabarmendu dutenetik, “argi islatzen da Eskubide Sozialen Sailean onartutako zuzenketetan”, non “gastu soziala 900.000 euro gehiagorekin handitzen den Nazioarteko Kooperazioan, 150.000 euro Down Sindromearen elkarteari edo 50.000 euro Proyecto Hombre Fundazioari”.

Baita ere nabarmendu dute “Hezkuntza arloan apustua handia izan dela”, non eskola zentroen mantentze lanetarako zuzenketetan 550.000 euro onartu dira edo 400.000 euro Altsasun eta Arbizun 0-3 urteko eskaintza publikoa konpontzeko.

Gainera, koalizioak oso positiboki baloratu du Osasungintzan eman den biraketa, “Gobernu honen beste ezinbesteko zutabeetako bat” alegia, Nafarroako Unibertsitatea Klinikarekin zegoen kontratua ez berrituz, “diru hori, berdintasun irizpideekin, itxarote zerrendei aurre egiteko, Lehen Mailako Arreta edo koloneko minbiziaren prebentzio programetara zuzenduko delarik”.

Azkenik, Nafarroako ikus entzunezko produkziorako 800.000 euro igotzeko zuzenketa nabarmendu du taldeak, bai eta erizaintza karrera profesionalarentzako 186.466 euroko hazkuntza ere, datorren asteko osoko bilkuran eztabaidatu eta ziurrekin onetsiko diren neurriak alegia. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!