Geroa Baik gaur nabarmendu du Iberdrolako akzioen sal-erosketaren gaineko Comptos ganberaren txostenak, UPN diru publikoaren kudeatzaile ezin txarragoa dela berresten duela berriro ere eta, gehiegitan, helburu estrategiko ez argi ez zehatzik gabe jardun duela, kasu honetan 19,6 milioi euroren galera eraginez kutxa publikoari. Halaber, Geroa Bairen aburuz oso larria da operazioa helburu estrategikorik gabe egin izana, ekintza honetan UPNren zorroztasun eza agertuz.
Zentzu honetan, koalizioak gogorarazi du “Geroa Baik akzio horien sal-erosketa oso justifikazio gutxiduna, zorroztasunik gabekoa eta negargarria zela salatu zuela bere garaian”. Koalizioak gogora ekarri du 2013an Manu Ayerdik, egun Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Lehendakariordea denak, operazio hau “interes publikoentzako tamalgarria” zela esan zuela, koalizioak UPNren Gobernuari hilabete ugariz informazioa eta txostenak eskatu ondoren.
Geroa Bairentzat, Iberdrolako akzioen sal-erosketa “UPNren gobernu ezberdinek nafar guztion diruarekin egin dituzten operazioetatik kaltegarrienetako bat” da. “Diru publikoaren kudeaketa gardentasunetik fokatu behar da eta edozein interes espekulatibotik urrun. Ezin da nafar guztion diruarekin jolasean aritu”, ziurtatu du koalizioak.
Bere aldetik, Geroa Bairen parlamentu taldeak Comptor Ganberako Presidente Helio Robledaren agertzea eskatu du, bai eta Ekonomia Garapenerako Lehendakariorde Manu Ayerdirena ere, operazio oker honen xehetasunak Parlamentuan azal ditzaten.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.