Ardoi urbanizazioko iparraldeak, Zizur Nagusian, aste honetan bere kaleetako argiztapena berreskuratu du, horrela, orain urte ugari kableen lapurreta gertatu zenetik egindako bizilagunen eskariei erantzunez.
“Legegintzaldi honetarako Geroa Bairen konpromiso bat zen. 2016 urtea iritsi arte ez da posible izan ez baitzegoen aurrekontuetan horretarako dotaziorik, baina Aurrekontuetan jarri dugu eta Ardoi Iparraldek bere kaleetako argiztapena berreskuratu du horrela”, azaldu du udalerriko alkate Jon Gondánek.
Boluntze, Boltxoko, Zubiondoa eta Garzabala kaleak dauden zonaldea futbol zelaira eta El Pinarera sabide nagusia dira, bizilagun eta ibiltarientzako paseo lekua, zeintzuei segurtasun handiagoa bermatzen zaien, aldi berean Ardoiko bizilagunen eskaerei erantzunez.
Estimazio ekonomikoen arabera, mantentze kostua 12.000 euro urtean dira. Partida 2016rako Udalerako Aurrekontuetan ageri da.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.