Geroa Baik UPN eta Javier Esparza ezgaitasuna dela eta salatu ditu, Uxue Barkos Gobernuko Lehendakariaren adierazpen batzuei testuingurua kendu baitie, bere Gobernu ekintza eraso ahal izateko. “Aste honetan, bide batez bere jardun politikoan onena ez dena, parlamentuko jardun tamalgarrienarekin amaituko da, eraso ahal izateko adierazpen batzuei testuingurua kentzea alegia”, nabarmendu du koalizioak.
Geroa Bairentzat, jarduteko modu honek “larritasun berezia du Gobernuko Lehendakariak Parlamentuan egindako adierazpenak baitira”. “Horrelako ekintzek UPNri oposiziotik lanean aritzeko oraindik asko falta zaiola baieztatzen du, gutxienez 3 urte eta erdi gehiago”, gaineratu du koalizioak.
Geroa Baik gainera Esparzari eskatu dio ez dadila hiritargoa nahasten saiatu Osasunbideko itxarote zerrendetan dauden pertsona kopuruari buruz hitz egiten duenean. “Itxarote zerrendak aro faktore ziklikoak dituzte; eta oso datu esanguratsuak, hala nola atzeratze denbora, Esparzak baloratzea ahazten duena alegia”, azaldu du Geroa Baik.
Koalizioarentzat, “iraingarria da UPNk, itxarote zerrendekin denok ordaintzen dugun Osasungintzako murrizketak egin dituen alderdiak balizko lezioak ematen” saiatzea orain, “bere erabakiak hartzerako orduan erabateko kontuarekin egin dituen Gobernuaren neurriekiko konfiantza eza igortzeko” helburu bakarrekin.
Azkenik, Geroa Baik “oso positiboki baloratu” ditu Gobernuak Nafarroako Unibertsitatea Klinikarekin Hitzarmena ez berritzea defendatzeko erabilitako irizpide “ekonomikoak, juridikoak eta berdintasunarenak”. “Nabarmentzekoa da gainera hitzarmena ez edukitzeak dakarren aurrezpenak itxarote zerrendak murrizteko programentzako fondoak edukitzea ahalbidetzen duela, beste gauza batzuen artean, UPNk egin ez zuen apustua alegia”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.