Geroa Baik bere babesa eta elkartasuna adierazi die TRW-ko langileei enpresak iragarritako kaleratzeak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko urt. 19a, 00:00

Geroa Baik bere babesa eta elkartasuna adierazi die gaur Landabengo TRW lantegiko langileei, enpresako zuzendaritzak iragarritako 250 kaleratzeak direla eta, bai eta bere kezka agertu ere langileen egoera dela eta.

Nafar koalizioak TRWko enpresa komitearekin harremanetan jarri da, inplikaturiko agente kopuru handienarekin Geroa Baitik langileei eman daitekeen laguntza ikertzeko eta lehen eskutik haien proposamenak ezagutzeko afera hau konpontzeko.

Zuzendaritzak iragarri duen desagertze Enplegu Erregulazioko Espedientearen aurrean, zeinak 2018ra arte bermatzen dien enplegua langileei, Geroa Baik lankidetzarako konpromisoa agertu du EEE-a burutu aurretik posible diren aukera guztiak ikertzeko.

Zentzu berean, Geroa Baik General Electric (Alstom) Buñuelgo enpresako langileekin biltzeko bere asmoa agertu du, EEE-a iragarri baitu enpresak.

Koalizioarentzat, adibide hauek agerian uzten dute Lan Erreformak kaleratzea merketu eta errazten duela bai eta hura bertan behera uzteko beharra ere. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!